Hizkuntza seinu sistema bat da, eta berari esker sentitzen eta pentsatzen duguna adieraz dezakegu. Baina honen erabilera pertsona bakoitzaren pentsamoldearen arabera baldintzatuta egongo da. Honen adibide zehatza sagarra hitza izan daiteke. Hitz hau entzutean pertsona bakoitzak hitz hori interpretuko du eta era sinbolikoan sortu ere. Horregatik bati sagar hitza entzuterakoan sagar gorri handia bururatu ahal zaio eta beste bati aldiz, sagar berde txikia. Horregatik esaten dugu pentsamoldeak baldintzatzen gaituela.
Baina "Ezkutuan" dagoen curriculumari buruz hitz egin dugunean, mezu subliminalak adierazteko ahozkoa ez den komunikazioaren garrantzia azpimarratu dugu. Hala ere, hizkuntzak giza-komunikazioaren oinarriko elementu bezala analisi propioa merezi du, munduarekiko dugun ikuspegia eta gure pentsamendua baldintzatzen dituelako.
Eskolan erabilitako hizkuntza ere sexista da: Hizkuntzaren erreal akademia gomendatutako genero maskulinoaren abusuak, emakumezkoa den guztia estaltzen du, errealitate honen infrabalorazioa agerian geratzen da, aipatzen ez dena existitzen ez delako, aipatzen dena aldiz, sozialki garrantzitsua da.
2007-04-30
JaRReRaK, RoLaK eTa NeSKa-MuTiLeeN JoeRaK
Mezu sexista edo berdinkidea bidaltzerakoan irakaslearen paperaren garrantzia aztertu dugu eta bereziki, hezkuntza ez sexista batera abiatzeko jarreren hausnarketa pertsonalaren beharra azpimarratu egin dugu.
Gaur egun, irakasle eredu mistoaren aldeko joera, eredu erreferentziala emakumeak eta gizonak era orekatu batean agertzeko modu bat da. Hala ere, hezitako ume eta gazteek irakaslearenganako duten eragina kontuan hartu behar da, askotan, azken honek berrikuntza prozesua lortzeko gogor borrokatu behar duelako.
Nola ikusten dute neska-mutilek emakumezko irakaslearen papera?, eta gizonezko irakaslearena? Tradizio historikoak emakumea hezkuntza arloan gehiago partehartzea eragin du eta agian honek neska- mutilek gizonezko edo emakumezko irakasleari ematen dizkieten paper ezberdinetan eragina du, tradizioarekin oso lotuta dauden rolak baitira. Neska-mutilek rolak barneratzea bizi izan duten sozializatze prozesuaren isla da, aldatu nahi izan arren, egoera hau eskolan ere nabaria da.
Seguruenik, mutilek jarrera bihurriagaoa adieraziko dute, futbolera jolastuko dute eta ez dira hainbeste apainduko, mahaia batzea "nesken kontua" dela esango dute.
Neskak aldiz, lasaiagoak izango dira, afektiboagoak, gehiago apainduko dira eta gustukoak ez izan arren etxeko lana guztion kontua dela esango dute.

Etiquetas:
Neska-mutilen jarrera rol ezberdinen aurrean
JaRReRaK, RoLaK eTa iRaKaSLeeN JoeRaK
Rolen ikasketa, inguruko pertsonei entzundakoa eta ikusitakoa errepikatuz, imitatuz eta miatuz egiten da. Horrela, pertsona erreferentzialak duen garrantzi eta eraginagatik pisua du eta eskolan eredu hau irakasleak betetzen du.
Helburu hezitzailea duen edozein erlazioan, hezitzailea hezitzen dagoen pertsonen identifikazio eredu garrantzitsuena bilakatzen da eta are gehiago eskolan.
Hezkuntzan, abiapuntua ezarritako sistema sozialaren aurrean jarrera kritiko bat adieraztean datza, jarrera hau pertsonei libreagoak izateko aukera emango dien gizartea lortzeko helburuarekin bultzatzen da.
Baina... Zer gertatzen da orduan? Helburu hau beste agente sozialek bultzatzen dutenarekin kontraesanean al dago? Bai, badago. Orduan, genero eberdintasuna ekidinez pertsonen garapen integralaren helburua lortzen da? Nolabait, mutilak eta gazteak generoaren arabera ezarritako rolak betetzeko hezitzen dituzte, zeintzuk hierarkizatuak izaten jarraitzen duten. Jarrerek gure curriculum "ezkutua" islatzen dute (keinuak, ahotsa, espresioak, asmoak, aurreiritziak...) eta askotan ez datoz bat esaten eta egiten dugunarekin (curriculum esplizitua).
Hau guztia, urteetan zehar barneratu dugu eta askotan ez gara bere edukiaz ohartu. Irakasleak aspektu honetan arreta berezia ipini behar du, bere mezuak berdinkideak edo diskriminatzaileak izango direlako bere pentsamoldea aldatzen duen neurrian.

Irakasleen jarrera rol ezberdinen aurrean
JoLaSeN eTa JoSTaiLueN GaRRaNTZia
Errespetuan oinarritutako pertsonen harreman onuragarri batzuetatik abiatuz, taldearen kohesioa indartzea lehentasun nagusi bezala duten dinamika horietaz ari gara. Sexismo eza eta antzeko baloreak lantzen dituzten materialak gero eta ugariagoak dira.
Jolasari baino, jolasaren garapenean sortzen diren jarrera eta joerei garrantzia ematen diegu. Garatu nahi diren gaitasunak nola baloratzen diren ezagutzea ere garrantzitsua da. Adibidez, ez al da gaitasun bat pertsona baten ezaugarri positiboak adierazten jakitea?, Ez al da beti garatu beharreko gaitasun bat?
Jostailu eta jolas hauetaz ari gara: soka, baloia, sukaldea, goma, patinak, panpinak... Zein jolas mota aukeratzen dugu didaktiko bezala?
Batzutan mutilen "ohizko" jostailuak mutilek eta neskek erabil ditzaten aukeratzen ditugu, nesken "ohizko" jostailuak aldiz sistematikoki baztertzen dira emankorrak ez direlakoan.
Jostailu didaktiko gehienak neutrotzat jotzen dira, hau da, ez dute nabaria den ezaugarri sexistarik, baina sakonki aztertuz gero, aurkitzen ditugun irudiak, ingurugiroa, protagonistak eta abar gizon-umearekin erlazionatu ohi den munduarekin zerikusi handia dutela ikusiko dugu, beraz, rol eta estereotipoak bideratzeko tresnak bihurtzen dira.
Hau guztia azaldu eta gero, eta honen inguruan gogoeta egin ostean, Urtxintxak argitaratu duen material ezberdin bi ikusteko aukera emango dizuet::

HeZKiDeTzA HiTZaReN DeFiNiZioa
Blog honetan Hezkidetzaz hitz egingo da. Eta honetarako lehenik eta behin hezkidetza zer den jakin beharra daukagu. Horregatik, hainbeste aldiz hitz hau entzun ondoren eta informazio ugari bilatu ondoren hezkidetza hitzaren definizioa topatu dut.
Hona hemen definizioa:
Pertsona bakoitzaren generoa kontutan izan barik egiten den hezkuntza litzateke. Jarrera sexistak, rolak, baloreak, portaerak... alde batera utziz. Horrela gure gizartean pertsona autonomoagoak lortuz.
Gainera esan beharra dago hezkidetza giza sozializazioa duela helburu nagusi eta horretarako garapen pertsonala bultzatzen duela. Eraikuntza sozial komun bat lortu ahal izateko.
Hezkidetza prozezu hezitzailea da, estereotipo sexualak alde batera uzten dituena eta ezberdintasun pertsonalak kontuan hartzen eta onartzen dituena. Hauek pertsona bakoitzak dauzkagun gaitasun propioak bultzatzen ditu pertsona autonomo, solidario, kritiko eta justuak hezitzeko asmoz. Pertsonaren garapen integralaren garrantzia azpimarratuz.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)