Errespetuan oinarritutako pertsonen harreman onuragarri batzuetatik abiatuz, taldearen kohesioa indartzea lehentasun nagusi bezala duten dinamika horietaz ari gara. Sexismo eza eta antzeko baloreak lantzen dituzten materialak gero eta ugariagoak dira.
Jolasari baino, jolasaren garapenean sortzen diren jarrera eta joerei garrantzia ematen diegu. Garatu nahi diren gaitasunak nola baloratzen diren ezagutzea ere garrantzitsua da. Adibidez, ez al da gaitasun bat pertsona baten ezaugarri positiboak adierazten jakitea?, Ez al da beti garatu beharreko gaitasun bat?
Jostailu eta jolas hauetaz ari gara: soka, baloia, sukaldea, goma, patinak, panpinak... Zein jolas mota aukeratzen dugu didaktiko bezala?
Batzutan mutilen "ohizko" jostailuak mutilek eta neskek erabil ditzaten aukeratzen ditugu, nesken "ohizko" jostailuak aldiz sistematikoki baztertzen dira emankorrak ez direlakoan.
Jostailu didaktiko gehienak neutrotzat jotzen dira, hau da, ez dute nabaria den ezaugarri sexistarik, baina sakonki aztertuz gero, aurkitzen ditugun irudiak, ingurugiroa, protagonistak eta abar gizon-umearekin erlazionatu ohi den munduarekin zerikusi handia dutela ikusiko dugu, beraz, rol eta estereotipoak bideratzeko tresnak bihurtzen dira.
Hau guztia azaldu eta gero, eta honen inguruan gogoeta egin ostean, Urtxintxak argitaratu duen material ezberdin bi ikusteko aukera emango dizuet::
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario