Rolen ikasketa, inguruko pertsonei entzundakoa eta ikusitakoa errepikatuz, imitatuz eta miatuz egiten da. Horrela, pertsona erreferentzialak duen garrantzi eta eraginagatik pisua du eta eskolan eredu hau irakasleak betetzen du.
Helburu hezitzailea duen edozein erlazioan, hezitzailea hezitzen dagoen pertsonen identifikazio eredu garrantzitsuena bilakatzen da eta are gehiago eskolan.
Hezkuntzan, abiapuntua ezarritako sistema sozialaren aurrean jarrera kritiko bat adieraztean datza, jarrera hau pertsonei libreagoak izateko aukera emango dien gizartea lortzeko helburuarekin bultzatzen da.
Baina... Zer gertatzen da orduan? Helburu hau beste agente sozialek bultzatzen dutenarekin kontraesanean al dago? Bai, badago. Orduan, genero eberdintasuna ekidinez pertsonen garapen integralaren helburua lortzen da? Nolabait, mutilak eta gazteak generoaren arabera ezarritako rolak betetzeko hezitzen dituzte, zeintzuk hierarkizatuak izaten jarraitzen duten. Jarrerek gure curriculum "ezkutua" islatzen dute (keinuak, ahotsa, espresioak, asmoak, aurreiritziak...) eta askotan ez datoz bat esaten eta egiten dugunarekin (curriculum esplizitua).
Hau guztia, urteetan zehar barneratu dugu eta askotan ez gara bere edukiaz ohartu. Irakasleak aspektu honetan arreta berezia ipini behar du, bere mezuak berdinkideak edo diskriminatzaileak izango direlako bere pentsamoldea aldatzen duen neurrian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario