Mezu sexista edo berdinkidea bidaltzerakoan irakaslearen paperaren garrantzia aztertu dugu eta bereziki, hezkuntza ez sexista batera abiatzeko jarreren hausnarketa pertsonalaren beharra azpimarratu egin dugu.
Gaur egun, irakasle eredu mistoaren aldeko joera, eredu erreferentziala emakumeak eta gizonak era orekatu batean agertzeko modu bat da. Hala ere, hezitako ume eta gazteek irakaslearenganako duten eragina kontuan hartu behar da, askotan, azken honek berrikuntza prozesua lortzeko gogor borrokatu behar duelako.
Nola ikusten dute neska-mutilek emakumezko irakaslearen papera?, eta gizonezko irakaslearena? Tradizio historikoak emakumea hezkuntza arloan gehiago partehartzea eragin du eta agian honek neska- mutilek gizonezko edo emakumezko irakasleari ematen dizkieten paper ezberdinetan eragina du, tradizioarekin oso lotuta dauden rolak baitira. Neska-mutilek rolak barneratzea bizi izan duten sozializatze prozesuaren isla da, aldatu nahi izan arren, egoera hau eskolan ere nabaria da.
Seguruenik, mutilek jarrera bihurriagaoa adieraziko dute, futbolera jolastuko dute eta ez dira hainbeste apainduko, mahaia batzea "nesken kontua" dela esango dute.
Neskak aldiz, lasaiagoak izango dira, afektiboagoak, gehiago apainduko dira eta gustukoak ez izan arren etxeko lana guztion kontua dela esango dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario