Jende gehienak uste du martxoak 8a Nueva Yorkeko ehungintza fabrika batean izandako genozidio baten harira ospatzen dela. Ikus dezagun hala ere, zein lotura duen egun honek gertaera horrekin.
1908. urteko martxoak, AEBko ehungintza fabrika batean 40.000 emakumek greba egin zuten 10 orduko eguneko lan jarduna eskatzeko, sindikatuetan afiliatu ahal izatea aldarrikatzeko, soldata hobea eskatzeko et haurrek lan egin behar ez izatea eskatzeko. Poliziak greba bortizki erreprimitu zuen. Hala ere, gertaerarik latzena "Textilera Cotton" deiturio enpresako abeek, bertan kontzentratu ziren 129 emakumeri sua eman eta era horretan erail zituztela da.
Izan ere, 1908. urteko gertaera horiek baino lehenago emakumeek hainbat ekintza egin zituzten, beren aldarrikapenak kaleratzeko. Errepaso bat eginez:
1857. urtean, ehungintza industriako emakumeen martxa handi bat Nueva Yorkeko auzo aberatsetatik igaro zen.
1909. urtean, AEBtako Partidu Sozialistako Emakumearen Komite Nazionalak, bere kidego guztiari gomendatu zion otsaileko azken igandean Emakumeen eguna deituriko jardunaldia egiteko. Helburua, emakumeen sufragioa aldarrikatzea zen.
1910. urtean. Emakume Sozialisten II. Mundu Jardunaldiak egin ziren Copenhaguen (Dinamarka). Bertan Clara Zeltkinek Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko egun bat finkatzea proposatu zuen.
1911. urtean, lehen aldiz, Europan Emakumearen nazioarteko eguna ospatu zuten emakumeen boztaketarako eskubidea, kargu publikoetan aritzeko eta aukera berdintasuna eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko.
1913. urtean, Errusian otsailaren 17an "Emakume langileen nazioarteko eguna" ospatu zuten.
1975. urtea, Mexiko D.F, Emakumearen I. Mundun Konferentzian NBEk izaera "ofiziala" eman zion martxoak 8ko Emakumeen nazioarteko egunari, NBEko kideak ziren estatuekin akordio bat eginda.
MARTXOAK 8AN ETA URTEKO BESTE EDOZEIN EGUN APROPOSA DA EMAKUMEON ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEKO!!
2007-05-05
GoGoRaTu, AZAROAK 25
Karibeko eta Hegoamerikako 1. Topaketa feministak 1981.ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izendatu zen. Topaketa hauetan gizartearen arlo guztietan emakumeek jasaten duten indarkeria salatu zen: txatutxarrak, hilketak, bortxaketak, eraso sexualak, eta aurkako indarkeria mota guztiak, emakume preso politikoek jasaten duten tortura eta abusuak barne.
Egun hau aukeratu zen Mirabal ahizpen erailketa bortitza oroitzeko eta salatzeko. 1960.ko azaroan Errepublika Dominikanako disktadorearen polizia sekretuak 3 ekintzaile politiko hauek erail eta gorpuak txikitu zituen. Errepublika Dominikarreko Herri mugimendu eta mugimendu feministarentzat, historikoki emakume hauek borroka eta erresistentzia irudikatu dute.
1999an, NAZIO BATUEN ASANBLADAN, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA IZENDATU ZEN AZAROAREN 25.

GiZoNeZKoeK BaDauKaTe ZeReGiNiK SeXiSMoaReKiN aMaiTZeKo?
Sexismoarekin bukatzea emakumeon eta gizonezkoen lana dela aitortu beharra dago. Batzuk emakumeon borroka dela esan dezakete, baina beste hainbat gizon ez datoz bat ideia honekin. Hauek esaten duten moduan: "Gizon garen heinean, badaukagu zer esan egoera sexista honen aurrean". Argi dago emakumeok denbora gehiago daramagula gaia jorratzen, gizonezkoak baino eskarmentu gehiago jaso ditugula eta gure garaipenak izugarrizko onurak ekarri dizkigutela.
Baina paradoxa dirudien arren, gizonezkoek ere sexismo hau pairatzen dute, beste era batean bada ere; ezin dute negar egin, publikoki ezin dute maitasuna adierazi... Haien izaerarekin bat datozen (ala ez) paper batzuk egokitzen zaizkie nahita ez, nolabaiteko gizon estereotipatuak bihurtzen dituzte. Zergatik ezin dituzte beraien sentimenduak era natural batean adierazi?
Hau dela eta, gizonek emakumeok orain arte jorraturiko mugimenduaren osagarri izan nahi dute, gizartean errotuta dagoen sexismoari aurre eginez, haien zeregina ere badelako.

Etiquetas:
Gizonek ere sexismoaren aurka
2007-05-02
RoSa CaRaMeLo iPuiNa
Oraingo honetan Rosa Caramelo-ren ipuinan oinarritutako ipuin bat kontatuko dizuet. Ipuin hau Adela Turin-ek idatzi zuen:
Bazen behin elefanteen herrialdean gertatu zen gertakari oso bitxi bat. Elefanteak zer koloretakoak diren jakingo nahi duzue ezta? Ba esan behar dizue, herrialde honetan batzuk zuek pentsatu bezala grisak zirela eta beste batzuk arrosak!
Arrosak emeak ziren, jaiotzen ziren momentutik petuniak ematen zizkietelako jateko, lore hauek oso garratzak ziren, batek ere ez zituen gustuko baina eme guztiek jaten zituzten arrosak izateko.
Lore garratz hauek hesi batez inguratutako zelai batean hazten diren eta bertan egoten ziren beti elefante arrosak, gero eta arrosagoak izateko han pasatzen zuten bizitza.
Bitartean grisak ziren elefanteak errekan bainatzen ziren eta basoko fruitu goxoak jaten zituzten.
Arrosen taldean bazegoen arrosa jartzen ez zen elefante bat, bera grisa zen, petunia asko jaten zituen arren grisa izaten jarraitzen zuen. Adelita zuen izena. Adelitaren gurasoei ez zitzaien gustatzen bere alaba grisa izatea eta egunero esaten zioten petunia gehiago jan beharko zituela arrosa jartzeko; aitak, haserre, esten zion: "Adelita, ez badituzu petuniak jaten ez zara inoiz zure ama bezain arrosa jarriko eta elefante batek ere ez du nahi izango zurekin ezkondu". Bere amak, triste, esaten zion: "Adelita maitea, ez badituzu petuniak jaten zer gertatuko da zurekin? Nork nahi izango du zurekin ezkondu?"
Adelitak petuniak jaten jarraitzen zuen bere gurasoak ez haserretzeko gehiago baina... besteak ez bezala grisa izaten jarraitzen zuen.
Egun batean, Adelitak petunia gehiago ez zituela jango erabaki zuen. Eta hesi hartatik alde egingo zuela baita ere, eta horrela egin zuen, basoan zeuden elefante grisengana joan zen erkan bainatzeko. Hesiaren barruan zeuden elefante arrosa guztiek txundituta begiratzen zuten Adelita.
Lehenengo egunean ez zuten ulertzen Adelitak egindakoa eta gaitzespenaz begiratzen zuten, "zertan ari da zoro hau?" komentatzen zuten bitartean. Bigarren egunean egindakoa bekaizkeriaz kritikatzen zuten eta hirugarren egunean ezinegonaz hesiaren barrutik begiratzen jarraitzen zuten. Laugarren egunean ez zen elefante arrosa bat ere ez geldtu hesiaren barruan, atea ireki eta denak atera ziren Adelitak aukeratu zuen bide beretik.
Ordutik aurrera herialde horretan iadanik ez dira petuniak jaten eta orain zaila da kolorearengatik desberdintzea elefanteen sexua, denak grisak direlako, batzuk ilunagoak, argiagoak, marroiagoak, altuagoak, potoloagoak... baina guzti guztiak parekidetasunean bizi dira eta zoriontsu dira.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Euskal Herriko plazan!

iPuiNeN GaRRaNTZia eTa HaueN BiRMoLDaKeTaReN BeHaRRa. ZeRGaTiK iPuiN SeXiSTaK?
Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen oan dira. Kontatzen diren istorioek helburu hezitzaile bat daukate, ez da neutroa inondik inora. Narrazio hauek gizartearen memoriaren zati bat dira, subkontziente kolektiboan errotuta daude eta gure mundu sinbolikoan ere eragin handia daukate.
Mendeetan umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Denborarekin, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz. Narrazio tradizionalek asmo hezitzaile nabarmena dute, portaera pertsonalen ereduak, egoera desberdinetarako erantzunak, eta auketa eta balore pertsonalak transmititzen dituzte. Azken finean, nola sentitu eta jardun behar den amaiera zoriontsua izateko.
Neska-mutilei paper sexualen transmisiorako funtzioa ere betetzen dute arrakasta handiz, sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Mutilak berez aktiboak eta dinamikoak izango dira. Neskak berriz pasiboak, garbiak, ederrak eta lasaiak agertuko dira. Ipuinetan agertzen diren emakume eta gizonen irudi estereotipatuak neskentzako eta mutilentzako mugatzaileak dira, sexu bati markatzen zaizkion ezaugarriak besteari kentzen zaizkio.
Gaur egungo ipuinetan esfortsu nabariak egiten ari dira guzti honekin apurtzeko. Eta horregatik betiko ipuinak beste modu batean irakurri beharko genituzte Haur Hezkuntzako irakasleak izanda. Estereopitipoak argi eta garbi ikusten dira Mari Errasuskinen ipuinan:
Eta honi aurre egiteko urtxintxak eskeintzen digun gida dukagu:

RoL HauSTea
Sexu biek arazoak edukitzen dituzte berea ez den rolean sartzeko. Beste arrazoi batzuez gain, sexu biek, bere rola "indarrez hartua" ez izateko oztopoak jartzen dituztelako.
Emakumeen aldetik, baimen sozial handiagoa ematen da rol femeninoaren haustean, rol maskulinoa hausteko gizonen partetik ematen dena baino. Honen arrazoia honako hau da, gizonen baloreek prestigio handiagoa dutela.
Sexu bietako bat ere ez, ez da justiziaz baloratzen. Gutxiegi edo gehiegi baloratzen zaie esparru ezberdinetan, estresantea/zanpatzailea eta mugatzailea/zapaltzailea suertatzen dena.
Partzialki huts egiten du, gizonek hotzak eta independienteak izatea lortzean eta emakumeek etxea bere euskarri eta zoriontasun iturri bakarra nahi izatea eginez.
Moldakortasun eskasa du, gaur eguneko emakumea zein gizona bere rola haustea eskatzen baldin bazaie, pertsona osoak izan daitezen.

eMaKuMeZKoeN eTa GiZoNeZKoeN RoLa
Emakumea eta gizonaren rola ez da berdina bizi garen gizarte honetan.
GIZONEZKOEN ROLA:
- Rol ohoretsua da, esparru publikoetara mugatzen dena, gizarte mailan ondo ikusia dagoena eta ekonomikoki ordaintuta dagoena.
- Esparru zabala eta irekia da.
- Rolari egokitzeak autoexigentzia garrantzitsuak ditu.
- Arrakasta pertsonen esku dago, baina baita ere, maila indibidualean kontrolaezinak diren beste kanpo eraginen menpe.
- Rol ideala handinahi eta gehiengoarentzat lortezina da.
- Huts egitea ikusterraza da.
EMAKUMEZKOEN ROLA:
- Rol honek ohore gutxi du, gizarte mailako begirunerik ez du eta gainera ordaindu gabekoa da.
- Esparru mugatu batean egotera eramaten ditu.
- Rolari egokitzeak, autonegazio garrantzitsuak dakartza.
- Arrakasta gehien bat, pertsonen esku dago.
- Rol ideala, mugatua da, baina gehiengoarentzat lor daiteke.
- Huts egitea ez da hain ikustezina.
SoZiaLiZaZioaReN GaRRaNTZia
Sozioalizazioak garrantzi handia dauka gure bizitzan. Prozesu honen bitartez, pertsonok, jaiotako gizartearen baloreak, iguripenak eta rolak ikasten ditugu. Balore transmizio prozesu hau, gizarte osoak bideratzen du, ez dago kontzienteki planifikatua eta pertsona guztiok bizitza osoan zehar jasaten dugu.
Bi funtzio dauzka:
- Homogenotze funtzioa du, hau da; arau eta iguripen sozial berberak pertsona guztiontzat.
- Ezberdintze funtzioa du, hau da; sexuaren arabera, adina, maila sozioekonomiko, kulturalaren arabera...
Esan beharra dago, sozializazioaren edukia ezberdina dela sexuaren arabera. Emakumeok esparru pribatuan jarduteko sozializatzen gaituztelako eta gizonak aldiz, esparru publikoan.
Eredu bakoitzak alde positiboak zein negatiboak dauzka, hala ere, sexu bientzako desabantaila suposatzen du, esparru bakar batean sozializatutako pertsonak izatea.
Sozialki esparru pribatuak ohore gutxiago jasotzen du, hori dela eta, esparru honetan aritzeko sozializatua izan den sexuarekiko diskriminazio izugarria ematen da.
Gaur egun, orokorrean, sexuek ez dute onartzen sozializatuak izan diren esparru horretan soilik jardutea. Jokabide honek dakartzan gizarte aldaketek, pertsonak aurrezarritako eremura ez mugatzera behartzen dituzte.
Sozializazioa bera aztertua izan beharko du, emakume eta gizonak muga gutxiago izan dezaten eta honekin batera, aukeratzeko gaitasun eta askatasun gehiago izateko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)