Ipuinak familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen oan dira. Kontatzen diren istorioek helburu hezitzaile bat daukate, ez da neutroa inondik inora. Narrazio hauek gizartearen memoriaren zati bat dira, subkontziente kolektiboan errotuta daude eta gure mundu sinbolikoan ere eragin handia daukate.
Mendeetan umeei kontatzen zitzaizkien ipuinak eredu batzuk emateko tresna izan dira. Denborarekin, ipuinak gizartean eman diren aldaketetara egokitzen joan dira, eredu modernoagoak erabiliz, sinesgarritasuna ziurtatzeko asmoz. Narrazio tradizionalek asmo hezitzaile nabarmena dute, portaera pertsonalen ereduak, egoera desberdinetarako erantzunak, eta auketa eta balore pertsonalak transmititzen dituzte. Azken finean, nola sentitu eta jardun behar den amaiera zoriontsua izateko.
Neska-mutilei paper sexualen transmisiorako funtzioa ere betetzen dute arrakasta handiz, sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Mutilak berez aktiboak eta dinamikoak izango dira. Neskak berriz pasiboak, garbiak, ederrak eta lasaiak agertuko dira. Ipuinetan agertzen diren emakume eta gizonen irudi estereotipatuak neskentzako eta mutilentzako mugatzaileak dira, sexu bati markatzen zaizkion ezaugarriak besteari kentzen zaizkio.
Gaur egungo ipuinetan esfortsu nabariak egiten ari dira guzti honekin apurtzeko. Eta horregatik betiko ipuinak beste modu batean irakurri beharko genituzte Haur Hezkuntzako irakasleak izanda. Estereopitipoak argi eta garbi ikusten dira Mari Errasuskinen ipuinan:
Eta honi aurre egiteko urtxintxak eskeintzen digun gida dukagu:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario