Jende gehienak uste du martxoak 8a Nueva Yorkeko ehungintza fabrika batean izandako genozidio baten harira ospatzen dela. Ikus dezagun hala ere, zein lotura duen egun honek gertaera horrekin.
1908. urteko martxoak, AEBko ehungintza fabrika batean 40.000 emakumek greba egin zuten 10 orduko eguneko lan jarduna eskatzeko, sindikatuetan afiliatu ahal izatea aldarrikatzeko, soldata hobea eskatzeko et haurrek lan egin behar ez izatea eskatzeko. Poliziak greba bortizki erreprimitu zuen. Hala ere, gertaerarik latzena "Textilera Cotton" deiturio enpresako abeek, bertan kontzentratu ziren 129 emakumeri sua eman eta era horretan erail zituztela da.
Izan ere, 1908. urteko gertaera horiek baino lehenago emakumeek hainbat ekintza egin zituzten, beren aldarrikapenak kaleratzeko. Errepaso bat eginez:
1857. urtean, ehungintza industriako emakumeen martxa handi bat Nueva Yorkeko auzo aberatsetatik igaro zen.
1909. urtean, AEBtako Partidu Sozialistako Emakumearen Komite Nazionalak, bere kidego guztiari gomendatu zion otsaileko azken igandean Emakumeen eguna deituriko jardunaldia egiteko. Helburua, emakumeen sufragioa aldarrikatzea zen.
1910. urtean. Emakume Sozialisten II. Mundu Jardunaldiak egin ziren Copenhaguen (Dinamarka). Bertan Clara Zeltkinek Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko egun bat finkatzea proposatu zuen.
1911. urtean, lehen aldiz, Europan Emakumearen nazioarteko eguna ospatu zuten emakumeen boztaketarako eskubidea, kargu publikoetan aritzeko eta aukera berdintasuna eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko.
1913. urtean, Errusian otsailaren 17an "Emakume langileen nazioarteko eguna" ospatu zuten.
1975. urtea, Mexiko D.F, Emakumearen I. Mundun Konferentzian NBEk izaera "ofiziala" eman zion martxoak 8ko Emakumeen nazioarteko egunari, NBEko kideak ziren estatuekin akordio bat eginda.
MARTXOAK 8AN ETA URTEKO BESTE EDOZEIN EGUN APROPOSA DA EMAKUMEON ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEKO!!
2007-05-05
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario