2007-05-05

GiZoNeZKoeK BaDauKaTe ZeReGiNiK SeXiSMoaReKiN aMaiTZeKo?

Sexismoarekin bukatzea emakumeon eta gizonezkoen lana dela aitortu beharra dago. Batzuk emakumeon borroka dela esan dezakete, baina beste hainbat gizon ez datoz bat ideia honekin. Hauek esaten duten moduan: "Gizon garen heinean, badaukagu zer esan egoera sexista honen aurrean". Argi dago emakumeok denbora gehiago daramagula gaia jorratzen, gizonezkoak baino eskarmentu gehiago jaso ditugula eta gure garaipenak izugarrizko onurak ekarri dizkigutela.

Baina paradoxa dirudien arren, gizonezkoek ere sexismo hau pairatzen dute, beste era batean bada ere; ezin dute negar egin, publikoki ezin dute maitasuna adierazi... Haien izaerarekin bat datozen (ala ez) paper batzuk egokitzen zaizkie nahita ez, nolabaiteko gizon estereotipatuak bihurtzen dituzte. Zergatik ezin dituzte beraien sentimenduak era natural batean adierazi?

Hau dela eta, gizonek emakumeok orain arte jorraturiko mugimenduaren osagarri izan nahi dute, gizartean errotuta dagoen sexismoari aurre eginez, haien zeregina ere badelako.

No hay comentarios: