2007-05-02

RoSa CaRaMeLo iPuiNa

Oraingo honetan Rosa Caramelo-ren ipuinan oinarritutako ipuin bat kontatuko dizuet. Ipuin hau Adela Turin-ek idatzi zuen:



Bazen behin elefanteen herrialdean gertatu zen gertakari oso bitxi bat. Elefanteak zer koloretakoak diren jakingo nahi duzue ezta? Ba esan behar dizue, herrialde honetan batzuk zuek pentsatu bezala grisak zirela eta beste batzuk arrosak!

Arrosak emeak ziren, jaiotzen ziren momentutik petuniak ematen zizkietelako jateko, lore hauek oso garratzak ziren, batek ere ez zituen gustuko baina eme guztiek jaten zituzten arrosak izateko.

Lore garratz hauek hesi batez inguratutako zelai batean hazten diren eta bertan egoten ziren beti elefante arrosak, gero eta arrosagoak izateko han pasatzen zuten bizitza.

Bitartean grisak ziren elefanteak errekan bainatzen ziren eta basoko fruitu goxoak jaten zituzten.

Arrosen taldean bazegoen arrosa jartzen ez zen elefante bat, bera grisa zen, petunia asko jaten zituen arren grisa izaten jarraitzen zuen. Adelita zuen izena. Adelitaren gurasoei ez zitzaien gustatzen bere alaba grisa izatea eta egunero esaten zioten petunia gehiago jan beharko zituela arrosa jartzeko; aitak, haserre, esten zion: "Adelita, ez badituzu petuniak jaten ez zara inoiz zure ama bezain arrosa jarriko eta elefante batek ere ez du nahi izango zurekin ezkondu". Bere amak, triste, esaten zion: "Adelita maitea, ez badituzu petuniak jaten zer gertatuko da zurekin? Nork nahi izango du zurekin ezkondu?"

Adelitak petuniak jaten jarraitzen zuen bere gurasoak ez haserretzeko gehiago baina... besteak ez bezala grisa izaten jarraitzen zuen.

Egun batean, Adelitak petunia gehiago ez zituela jango erabaki zuen. Eta hesi hartatik alde egingo zuela baita ere, eta horrela egin zuen, basoan zeuden elefante grisengana joan zen erkan bainatzeko. Hesiaren barruan zeuden elefante arrosa guztiek txundituta begiratzen zuten Adelita.

Lehenengo egunean ez zuten ulertzen Adelitak egindakoa eta gaitzespenaz begiratzen zuten, "zertan ari da zoro hau?" komentatzen zuten bitartean. Bigarren egunean egindakoa bekaizkeriaz kritikatzen zuten eta hirugarren egunean ezinegonaz hesiaren barrutik begiratzen jarraitzen zuten. Laugarren egunean ez zen elefante arrosa bat ere ez geldtu hesiaren barruan, atea ireki eta denak atera ziren Adelitak aukeratu zuen bide beretik.

Ordutik aurrera herialde horretan iadanik ez dira petuniak jaten eta orain zaila da kolorearengatik desberdintzea elefanteen sexua, denak grisak direlako, batzuk ilunagoak, argiagoak, marroiagoak, altuagoak, potoloagoak... baina guzti guztiak parekidetasunean bizi dira eta zoriontsu dira.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Euskal Herriko plazan!

No hay comentarios: