2007-05-02
SoZiaLiZaZioaReN GaRRaNTZia
Sozioalizazioak garrantzi handia dauka gure bizitzan. Prozesu honen bitartez, pertsonok, jaiotako gizartearen baloreak, iguripenak eta rolak ikasten ditugu. Balore transmizio prozesu hau, gizarte osoak bideratzen du, ez dago kontzienteki planifikatua eta pertsona guztiok bizitza osoan zehar jasaten dugu.
Bi funtzio dauzka:
- Homogenotze funtzioa du, hau da; arau eta iguripen sozial berberak pertsona guztiontzat.
- Ezberdintze funtzioa du, hau da; sexuaren arabera, adina, maila sozioekonomiko, kulturalaren arabera...
Esan beharra dago, sozializazioaren edukia ezberdina dela sexuaren arabera. Emakumeok esparru pribatuan jarduteko sozializatzen gaituztelako eta gizonak aldiz, esparru publikoan.
Eredu bakoitzak alde positiboak zein negatiboak dauzka, hala ere, sexu bientzako desabantaila suposatzen du, esparru bakar batean sozializatutako pertsonak izatea.
Sozialki esparru pribatuak ohore gutxiago jasotzen du, hori dela eta, esparru honetan aritzeko sozializatua izan den sexuarekiko diskriminazio izugarria ematen da.
Gaur egun, orokorrean, sexuek ez dute onartzen sozializatuak izan diren esparru horretan soilik jardutea. Jokabide honek dakartzan gizarte aldaketek, pertsonak aurrezarritako eremura ez mugatzera behartzen dituzte.
Sozializazioa bera aztertua izan beharko du, emakume eta gizonak muga gutxiago izan dezaten eta honekin batera, aukeratzeko gaitasun eta askatasun gehiago izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario